- Aukeratu ahal izango dira eraikinaren energia primario ez-berriztagarriaren kontsumoaren adierazle globalean gutxienez % 30eko murrizketa lortzen dutenak.
- Erakunde onuradunek jarduera egiteko behar den enplegua sortuko dute, eta enplegu hori lurralde nazionalean Gizarte Segurantzan afiliatutako eta kontratatutako langileekin egingo da.
Eraikinek eskakizun hauek bete beharko dituzte:
- Titulartasun publikokoa izatea. e. Administrazio publikoen artean eraikinaren gaineko titularkidetasun-araubide bat egonez gero, toki-erakunde onuradunak jabetzaren % 51 gutxienez izan dezala eskatuko da.
- Erabilera publikokoak izatea, etxebizitza publikoetarako bizitegi-erabilera izan ezik.
- Eraikuntza-data 2009ko urtarrilaren 1a baino lehenagokoa izatea.
- Halaber, deialdian sartu ahal izango dira:
- Jarduketak, baldin eta jarduketen obrak hasita badaude 2020ko otsailaren 1aren ondoren eta deialdi honetako eskaerak aurkezteko amaiera-dataren aurretik zuinketa-akta sinatua izateagatik. Obrak ezingo dira etenda egon deialdi hau argitaratzen den egunean.
- Lizitazio-fasean dauden jarduketak, baldin eta, deialdi hau argitaratu aurretik, lizitazio-iragarkia kontratatzailearen profilean argitaratu bada.
- Hondakinak kudeatzeko plan bat izatea, hau zehazten duena: eraikuntza- eta eraispen-hondakin ez-arriskutsuen pisuaren % 70, gutxienez, berrerabiltzeko, birziklatzeko edo balorizatzeko prestatuko da, beste material batzuk ordezteko hondakinak erabiliz egindako betelanak barne, hondakinen hierarkiaren eta eraikuntza- eta eraispen-hondakinak kudeatzeko EBren protokoloaren arabera.
- Jarduketek amaituta egon beharko dute 2024ko irailaren 30erako deialdiaren 1. lerroaren kasuan, edo 2026ko martxoaren 31rako 2. lerroko jarduketen kasuan.