Inbertsioen zenbatekoari dagokionez:
- Guztira 40.000 eurotik gorako eta 3.000.000 eurotik beherako inbertsioa duten proiektuei dagozkien eskaerak soilik aurkeztu ahal izango dira.
- Ezartzen da gehienez ere 6.000.000 euroko laguntza emango dela udalerri bakoitzeko (udalerri horretako lurralde-eremu berean exekutatu beharreko proiektuetarako erakunde eskatzaile batek edo gehiagok jasotako laguntza guztien batura gisa).
Jarduketen iraupenari lotutakoak:
Diruz lagun daitezkeen inbertsioak egiteko eta laguntzen xede diren proiektuak exekutatzeko gehieneko epea hogeita lau hilabetekoa izango da, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten den egunetik aurrera.
Onuradunaren jarduerari buruzkoak:
- Erronka demografikoko udalerriak dira 5.000 biztanle arteko udalerriak eta 20.000 biztanle arteko landa-udalerriak, baldin eta horien biztanle-erakunde berezi guztiak 5.000 biztanle artekoak badira.
- Erakunde onuradun berak aurkeztu ahal izango ditu laguntzarako hainbat eskaera, baldin eta helburua proiektu desberdinak exekutatzea bada.
- Laguntzaren xede diren proiektuek bat etorri beharko dute ezarritako exekuzio-egutegi bat duten jarduketa zehatz eta definituekin.