CIEN proiektuak ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektu handiak dira, enpresa-elkarteek lankidetza eraginkorrez garatuak eta nazioarteko proiekzioa izan dezaketen etorkizuneko arlo estrategikoetan ikerketa planifikatua egitera bideratuak.
CIEN proiektuekin lankidetza publiko-pribatua sustatzea ere lortu nahi da I+G esparruan; beraz, jarduera asko ikerketa-erakundeekin azpikontratatu behar dira.
Partzuergo bakoitzak gutxienez hiru enpresa eta gehienez zortzi enpresa izan behar ditu; horietako bik gutxienez autonomoak izan beharko dute, eta bat, gutxienez, ETEtzat hartuko da.
Proiektuaren iraupena: 36 - 48 hilabete.
Industria-ikerketako jarduerak: aurrekontu osoaren % 50 gainditu behar dute.
Ikerketa-erakundeen parte-hartze garrantzitsua: onetsitako proiektuaren aurrekontu osoaren % 15 gutxienez ikerketa-erakundeekin azpikontratatu behar da; horietako bat, gutxienez, titulartasun publikokoa izango da.
Enpresak proiektuaren aurrekontuaren % 15 gutxienez baliabide propioekin finantzatu beharko du.