Laguntzen helburua da berrikuntza teknologikoko proiektuak dituzten enpresei laguntzea, helburu hauetakoren batekin:
- Teknologia emergenteak enpresan sartzea eta modu aktiboan egokitzea, bai eta merkatu berrietara teknologiak egokitzeko eta hobetzeko prozesuak ere.
- Industria-diseinua eta produktu- eta prozesu-ingeniaritza aplikatzea halakoak hobetzeko.
- Ekoizpen- edo hornidura-metodo berria edo nabarmen hobetua aplikatzea, teknika, ekipamendu eta/edo programa informatikoei dagozkien aldaketa adierazgarriak barne.
Proiektuek gutxienez 6 hilabeteko eta gehienez 18 hilabeteko iraupena izan behar dute.
Proiektuaren gutxieneko aurrekontuak 175.000 eurokoa izan behar du.
Enpresak proiektuaren aurrekontuaren % 15 jarri beharko du, gutxienez, baliabide propioekin edo kanpoko finantzaketarekin.