Enpresa eskatzaileak laguntza-eskaera aurkeztu aurretik eratuta egon behar du.
Laguntzaren xede diren eragiketek helburu estrategiko hauetako batekin lagundu beharko dute:
- Elikakateko lehen kate-mailen elkartzea sustatzea, elkarte-erakundeak eta nekazaritza-elkarteak integratuz.
- Industrien jasangarritasun integrala sustatzea. Ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-arloetan.
- Prozesu jasangarriak sustatzea ingurumenaren ikuspegitik, energia aurreztearen, energia-efizientzia globalaren, energia berriztagarrien erabileraren eta hondakinen balorizazioaren eta tratamenduaren bidez.
- Mahastizaintzako eta ardogintzako enpresen instalazioen ingurumen-ziurtagiria sustatzea.
- Ekoizpen ekologikoa sustatzea.
- Kalitate-araubideei atxikitako produktuak eta mahatsaren kalitate-ordainketak sustatzea.
- Enpresa-dimentsioa areagotzen laguntzea.
- Mahastizainek eta mahats-langileek balio-katean duten parte-hartzea sustatzea.
- Merkaturatze-inbertsioak sustatzea.
- Produktu eta aurkezpen berrien berrikuntza eta ezarpena sustatzea.
- Enpresetan teknologia digitalak sartzea bultzatzea (4.0 Industria Konektatua).