Berrikuntza- eta jasangarritasun-plan batean sartutako proiektu bakoitzerako kontzeptu finantzagarrien gutxieneko aurrekontua 50.000 eurokoa izango da.
Erakunde bakoitzaren berrikuntza- eta jasangarritasun-planaren gutxieneko aurrekontua 150.000 eurokoa izango da.
Enpresak gutxienez 3 urteko epean industria-jarduera bat garatzea nahitaezkoa da.
Enpresa batek industria-jarduera bat egiten duela uste da jarduera hau egiten badu:
- Industria-eskalako ekoizpen-jarduerak, EJSN 2009ko C sekzioko 10. dibisiotik 32rakoak.
- Industria-eskalako balorizazio-jarduerak, EJSN 2009ko 38.3x atalean sartutakoak.
- Industria-ekoizpenaren osagarri diren jarduerak, hala nola ontziratzea, paketatzea, biltegiratzea, konpontzea.
- Industriarako zerbitzuetako jarduerak: diseinu industriala (EJSN 71.12), saiakuntza eta analisi teknikoak (EJSN 71.20)...
Gainera, proiektuek manufaktura-industrian aplikatzeko eta lerro hauetako proiektu-tipologia batekoak izan behar dute: Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza lerroan, laguntza jaso ahal izango dute industria-ikerketako, garapen esperimentaleko eta antolamendu eta prozesuen arloko proiektuek. Jasangarritasunaren eta energia-efizientziaren berrikuntza-lerroan , ingurumena babesteko, energia aurrezteko neurriak edo energia berriztagarriak babesteko izaera berritzailea duten inbertsioei lagun dakieke.