Zein baldintza izan behar ditu lagun daitekeen proiektu batek?

NGEU suspertze-funtsekin finantzatu ahal izateko proiektu edo ekimen bati eskatzen zaizkion eskakizunen artean dago Europako Batzordeak ezarritako lehentasunekin bat etortzea bai eta Espainiako Suspertze-planean ezarritakoekin ere, trantsizio ekologikoari, eraldaketa digitalari, genero-berdintasunari eta gizarte- eta lurralde-kohesioari laguntzeko.

Era berean, garrantzitsua da proiektuak espero dituen inpaktuak zehaztea; eta, horretarako, jarduera eta enplegua sortzen duten ekimenak bilatzea, ingurumenaren ikuspegitik positiboak direnak, izaera berritzailea dutenak eta proiektatzen diren jarduera-eremuetan eta balio-kateetan eraldatzeko gaitasuna izango dutenak.  

Bestalde, proiektuaren planteamenduak koherentea izan behar du exekuzio-baldintzei dagokienez, eskatutako baliabideak, aurreikusitako inplementazio-kronograma eta martxan jartzean ager daitezkeen arriskuak kontuan hartuta. Koherentzia hori proiekturako aurreikusten den finantza-bideragarritasunaren azterketan eta finantzaketa-egituran (baliabide publikoen beharra, funts pribatuen ekarpen-maila) ere islatuko da.

Nolanahi ere, deialdi batera aurkezten den proiektuak deialdiaren oinarrietan jasotako baldintza guztiak egiaztatu behar ditu. Era berean, lehiaketa publikoaren xede den proiektu jakin bat exekutatzeko lizitazioetan parte hartzen bada, lizitazioaren pleguetan xedatutakoari jarraituko zaio.

Artikulu hau "NGEU azaldua" atalari dagokio. Atal horretan, sakon aztertzen ditugu Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren ezaugarri nagusiak, interesdunek egiten dituzten ohiko galderei erantzuten diegu, eta Next Generation funtsei aplikatzekoa den araudia biltzen dugu. Atal horretan sartzeko, erabili esteka hau: NGEU azaldua

Artikulu hau "NGEU azaldua" atalari dagokio. Atal horretan sakon aztertu ditugu Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren ezaugarri nagusiak, interesdunek maiz egiten dituzten galderei erantzun diegu eta Next Generation funtsei aplikatu beharreko araudia bildu dugu. Atal horretan sartzeko, erabili esteka hau: NGEU azaldua

Etiketak