26. osagaia. Kirolaren sektorea sustatzeko plana

Plan honen helburuetako bat da kirolaren sektorea dinamizatzea, berregituratzea eta modernizatzea, errealitate sozioekonomiko berrira egokituz eraldaketa digitaleko eta trantsizio ekologikoko prozesuen bidez.

  • I1: Kirolaren sustapena - Kirolaren Sektorea Digitalizatzeko Plana. 75,6 milioi. Administrazio exekutatzailea Kultura eta Kirol Ministerioa izango da, eta beharrezkoak diren aplikazio informatikoen garapena gidatu eta koordinatuko du, kirol-federazioei eta kirol-medikuntzako zentro publikoei laguntzak emanez.

  • I2: Kirolaren sustapena - Kirol-instalazioen Trantsizio Ekologikorako Plana. 146,5 milioi. Administrazio exekutatzaileak Kultura eta Kirol Ministerioa, Autonomia Erkidegoak eta Toki Erakundeak izango dira, zentro propioetan zuzeneko inbertsioa eginez, hitzarmenak eginez edo beste administrazio batzuetako teknifikazio-zentroetarako laguntzak emanez, bai eta autonomia-erkidegoekin, Toki Erakundeekin eta turismo-sektoreko erakundeekin lankidetza-programak eginez ere.

  • I3: Kirolaren Sustapena - Kirolaren Sektoreko Plan Soziala. 77,8 milioi. Administrazio exekutatzailea KKM izango da, Kirol Kontseilu Gorenaren bitartez, dirulaguntzak, laguntzen deialdiak eta kiroleko berdintasuna ikusarazteko kanpainak erabiliz. Nazioartekotzeko dirulaguntzen kasuan, autonomia-erkidegoek, Toki Erakundeek eta instalazioen titular diren kirol-erakundeek beren instalazioen modernizazioan parte hartu ahal izango dute nazioarteko kirol-ekitaldiak har ditzaten. Berdintasun-proiektuen kasuan, Kirol Federazioak, klubak eta administrazio publikoak laguntza-deialdien onuradun izan ahalko dira.
Aurrekontuak Betearazteko Egutegia (milioi euro)
    Guztira 2021 2022 2023
O26.I1 Kirolaren Sustapena - Kirolaren Sektorearen Digitalizazio Plana             76               17               37               22  
O26.I2 Kirolaren Sustapena - Kirol Instalazioen Trantsizio Ekologikorako Plana           147               13               39               94  
O26.I3 Kirolaren Sustapena - Kirolaren Sektoreko Plan Soziala             78               19               32               27  
  Guztira           300               50             108             142  

 

Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean osagaiaren deskripzio ofiziala

Etiketak