25. osagaia. “España hub audiovisual de Europa” Plana

Osagai honen helburua da ikus-entzunezkoen sektorea dinamizatzea eta indartzea, ikus-entzunezko edukien ekoizpen-jardueren digitalizazioa eta berrikuntza bultzatuz, bai eta Espainia ikus-entzunezko produkzioan, bideo-jokoen eta eSport-en sektorean erreferentzia-zentro gisa kokatzeko erregulazioa hobetuz ere.

  • I1: Ikus-entzunezkoen sektorea sustatzeko, modernizatzeko eta digitalizatzeko programa. 200 milioi. Administrazio exekutatzaileak Ekonomia Gaien eta Eraldaketa Digitalaren Ministerioa eta Kultura eta Kirol Ministerioa izango dira, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioarekin eta autonomia-erkidegoekin edo udalekin lankidetzan, hauen bidez: hitzarmenak, erosketa publiko berritzaileko prozesuak, kontratuen lizitazioak eta laguntza-deialdiak 2021etik 2023ra.
Aurrekontuak Betearazteko Egutegia (milioi euro)
    Guztira 2020 2021 2022 2023
O25.I1 Ikus-entzunezko sektorea sustatzeko, modernizatzeko eta digitalizatzeko programa           200              8             135               30   27  
  Guztira           200      8             135               30   27  

 

Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean osagaiaren deskripzio ofiziala

Etiketak