21. osagaia. Hezkuntza-sistemaren modernizazioa eta digitalizazioa, 0 eta 3 urte bitarteko hezkuntza goiztiarra barne

Osagai honen helburua hezkuntza-sistemaren modernizazioa eta digitalizazioa da, ikasle bakoitzaren beharretara egokitzen den eredu pertsonalizatu, inklusibo eta malgu baterantz jotzeko, bai eta irakasleen prestakuntza indartzeko ere, eskolan hezkuntza-teknika berriak txertatuz, herri guztietan, baliabide digitalen erabileran oinarrituta. Horrez gain, osagai honek unibertsitate-sarearen konektagarritasuna eta programak eta sistemak teknologia berrietara eta ikaskuntza konbinatura (distantzia/presentziala) egokitzea du helburu.

  • I1: Haur Hezkuntzako lehen zikloan eskolatzea bultzatzeko programa, titulartasun publikoko plaza berriekin (lehentasunez 1 eta 2 urte): Unitate berrietarako eraberritzea/birgaitzea eta ekipamendua; eraikuntza eta ekipamendu berria; eta funtzionamendu-gastuak. 671 milioi. Administrazio exekutatzaileak honako hauek izango dira: autonomia-erkidegoetako hezkuntza-administrazioak; toki-korporazioak, autonomia-erkidegoen bidez; eta Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioa Ceuta eta Melilla hirietan.

  • I2: Hezkuntza-konplexutasun bereziko ikastetxeetan Hezkuntza Orientazio, Aurrerapen eta Aberastasun Programa (#PROA+ programa). 320 milioi. Administrazio exekutatzaileak autonomia-erkidegoetako hezkuntza-administrazioak izango dira eta MEPF Ceuta eta Melilla hirietan. Hezkuntza-zailtasun bereziko ikasleak dituzten ikastetxe onuradunetan programa-kontratuak edo antzeko akordioak egitea: 3000 zentro azken helburu gisa.

  • I3: Hezkuntza aldetik kalteberak diren ikasleei laguntzeko eta orientabide pertsonala eta familiarra emateko unitateak sortzea, eskola-eremu eta -barrutietan kokatutako hezkuntza-zerbitzuetan edo zerbitzu psikopedagogikoetan. 124,7 milioi. Administrazio exekutatzaileak autonomia-erkidegoetako hezkuntza-administrazioak izango dira eta MEPF Ceuta eta Melilla hirietan. Hezkuntza aldetik kaltebera diren ikasleen laguntza eta orientazio pertsonaleko eta familiako unitateak sortzea: 1.148 unitate azken helburu gisa.

  • I4: Irakasleen eta ikertzaileen prestakuntza eta trebakuntza. 383,1 milioi. Administrazio exekutatzailea Unibertsitate Ministerioa eta Unibertsitate Publikoak izango da. Inbertsioa Espainiako unibertsitate publikoei laguntzak emanez egingo da. Unibertsitate bakoitzak zuzenean jasoko du aurrekontu-esleipen bat Unibertsitate Ministerioaren bidez. Azken hiru urteetan irakurritako tesi-kopuruaren eta dituen irakasleen eta ikertzaileen kopuruaren araberakoa izango da esleipena.

  • I5: Unibertsitateetako azpiegitura digitalak, ekipamendua, teknologiak, irakaskuntza eta ebaluazio digitalak hobetzea. 146,9 milioi. Administrazio exekutatzailea UM eta unibertsitate publikoak izango dira. RedIRIS inplikatuta dagoen inbertsioen kasuan, kasu batzuetan RedIRISek lizitatuko ditu IKT zerbitzu zentralizatuak, eta afiliatuta dauden erakundeei eskainiko dizkie, ezarritako afiliazio-irizpideei jarraikiz. Beste kasu batzuetan, RedIRISek esparru-akordioak egingo ditu eskala-ekonomiak eta negoziazio-baldintza hobeak lortzeko, eta lizitazioak aurrezteko erakunde afiliatuei, zeinak zuzenean jo lezakete esparru-kontratu horretara, Ondareak eskaintzen duen katalogo osagarri eta zehatzago bat izango bailitzateke. Beste stakeholder batzuen kasuan, Red.es, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa, UM, Gobernu autonomikoetako Unibertsitate Kontseilaritzak, CRUE-TIC, zentro akademiko eta zientifikoak, hornitzaileak izango dira.
Aurrekontuak Betearazteko Egutegia (milioi euro)
    Guztira 2021 2022 2023
O21.I1 Haur Hezkuntzako Lehen Zikloko eskolatze-programa, titulartasun publikoko plaza berriekin (lehentasunez 1 eta 2 urtekoak): Unitate berrietarako eraberritzea/birgaitzea eta ekipamendua; eraikuntza eta ekipamendu berria; eta funtzionamendu-gastuak           671             201        334   136  
O21.I2 Hezkuntza-konplexutasun bereziko ikastetxeetan Hezkuntza Orientazio, Aurrerapen eta Aberastasun Programa (#PROA+ programa).           320               80       120    120  
O21.I3 Hezkuntza aldetik kaltebera diren ikasleen laguntza eta orientazio pertsonaleko eta familiako unitateak sortzea, eskolako zona eta barrutietako hezkuntza-zerbitzuetan edo zerbitzu psikopedagogikoetan.           125               30          39   56  
O21.I4 Irakasle eta ikertzaileen prestakuntza eta trebakuntza           383             125        129   129  
O21.I5 Unibertsitateetako azpiegitura digitalak, ekipamendua, teknologiak, irakaskuntza eta ebaluazio digitalak hobetzea           147             105   32   10  
  Guztira        1.646             541   654   451  

 

Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean osagaiaren deskripzio ofiziala

Etiketak