19. osagaia. Gaitasun digitalen plan nazionala

Plan honen helburuen artean dago langileen eta herritar guztien gaitasun digitalak indartzea, oinarrizko gaitasun digitalik ez duen Espainiako biztanleen ehunekoa murriztuz. Planaren helburua da herritarrentzako trebakuntza digitala lortzea (arreta berezia jarrita bazterketa digitala jasateko arriskuan dauden kolektiboetan eta genero-arrakala digitalaren aurkako borrokan; hezkuntzaren eraldaketa digitala hezkuntzan ikasteko gaitasun digitalak garatuz; enplegurako gaitasun digitalak sektore pribatuko langabetuei eta lana dutenei gaitasun digitaletan prestakuntza emanez, bereziki gazte langabeei dagokienez; eta gaitasun digitalei buruzko prestakuntza administrazio publikoen zerbitzura dauden pertsonei dagokienez.

  • I1: Zeharkako gaitasun digitalak. 735,2 milioi. Prestakuntza digitalari laguntzeko zentroen sarerako administrazio exekutatzailea MINECO izango da, eta Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioa, hitzarmena sinatuz; Humanismo teknologikoa sustatzeko sentsibilizazio-planerako eta kanpainarako, MINECO izango da; Atzerrian kultura eta hizkuntza irakasteko eta zabaltzeko Plan Digitalerako, Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioa; Hiritarren trebakuntza digitalerako MINECO eta MEFP izango dira, autonomia-erkidegoekin lankidetzan, eta horiek, aldi berean, Toki-erakundeen inplikazioa bultzatuko dute, programa horretako hitzarmenei atxiki beharko zaizkienak; erronka demografikorako gaitasun digitalen kasuan, inbertsioa autonomia-erkidegoetara bideratuko da, eta banaketa-irizpideak Erronka Demografikorako Konferentzia Sektorialean ezarriko dira; haur-pobreziaren aurka borrokatzeko gaitasun digitaletarako, Osasun Ministerioa izango da administrazio exekutatzailea, norgehiagoka-erregimeneko dirulaguntzen bitartez, autonomia-erkidegoekiko hitzarmenen bidez eta lizitazioen bidez. Inola ere ez da aurreikusten jarduerak kudeatzeko langilerik kontratatzea; eta emakumeen trebakuntza digitala eta eskolan bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzeaz MINECO arduratuko da, MEFPrekin eta Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioarekin lankidetzan, edukien eta prestatzaileen hitzarmenen, kontratuaren/lizentziaren eta transferentzien bidez.

  • I2: Hezkuntzaren eraldaketa digitala. 1.412 milioi. Hezkuntza Sistemako Digitalizazio eta Gaitasun Digitalen Planerako administrazio exekutatzailea MEFP izango da, Lurralde Lankidetzako Programen bidez eta autonomia-erkidegoekin lankidetzan; zuzenean exekutatuko da MEFPren kudeaketa-eremuan (Ceuta eta Melilla eta kanpoko hezkuntza-zentroak). Horretarako, gailu eramangarriak emango zaizkie ikasleei, SDIak instalatu eta mantenduko dira, eta gaitasun digitalei buruzko trebakuntza eta prestakuntza Lurralde-lankidetzako eta Programen bidez ezarriko dira (Ceutan, Melillan eta kanpoko zentroetan, hartutako neurriei dagokien inbertsioaren zatia MEFPren barne-prozeduren bidez ezarriko da); LH Digitalaren Planerako, LHren malgutasunerako eta irisgarritasunerako eta LHko irakasleen prestakuntzarako MEFP izango da, eta MEFPk, Lurralde Lankidetzako Programen bidez, funts finalistak transferituko dizkie autonomia-erkidegoei, produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioari buruzko irakasleen prestakuntza-programak exekutatzeko. Programa horiek, aldi berean, ikasleekiko edukiak eta irakaskuntza-prozesuak hobetzeko erabil daitezke.

  • I3: Enplegurako gaitasun digitalak. 1.255,8 milioi. Upskilling/Reskilling-erako administrazio exekutatzailea MINECO izango da, MEFPekin adostuta, eta SEPErekin, FUNDAErekin eta EOI Fundazioarekin lankidetzan; sanitarioen prestakuntzarako, OM izango da exekutatzailea, Planari lotutako zerbitzuen lizitazio publikoaren bidez, kontratua exekutatzeko lau urteko iraupenarekin; indar armatuak, irakasleak eta Defentsa Ministerioaren irakaskuntza-egiturari laguntzeko langileak prestatzeaz Defentsa Ministerioa arduratuko da; Ogasun Ministerioak ematen duen prestakuntzarako, Ogasun Ministerioa izango da; Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioaren eremuko prestakuntzarako, berriz, Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioa; polizia eta guardia zibila prestatzeko, Barne Arazoetako Ministerioa izango da; eta ETEen eraldaketa digitalari dagokionez, ETEen sektorearen arabera, MINECO; Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioa; MEFP; Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioa; Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren Ministerioa; Kultura eta Kirol Ministerioa; eta OM, hitzarmen, lizitazio eta norgehiagoka-deialdien bidez, eta, hala badagokio, EOI Fundazioarekin (MINCOTUR) Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalari dagokionez egiaztatu ezin diren beste prestakuntza batzuetarako akordioen bidez.

  • I4: Profesional digitalak. 190 milioi. Administrazio exekutatzailea MINECO izango da hirugarren erakundeekin elkarlanean, hala nola UNED, Unibertsitate Ministerioa, Zibersegurtasuneko Institutu Nazionala, hitzarmenen eta norgehiagoka-deialdien bidez. Hezkuntza-baliabide irekiak sortzeko, hitzarmenak erabiliko dira, eta enpresak lizitazio publikoen bidez kontratatzera joko da.
Aurrekontuak Betearazteko Egutegia (milioi euro)
    Guztira 2021 2022 2023 2024
O19.I1 Zeharkako gaitasun digitalak.           735             230             198             232               75  
O19.I2 Hezkuntzaren eraldaketa digitala        1.412          1.012             342               58    
O19.I3 Enplegurako gaitasun digitalak        1.256             801             229             204               22  
O19.I4 Profesional digitalak           190             180                 5                 5    
  Guztira        3.593          2.223             774             500               97  

 

Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean osagaiaren deskripzio ofiziala

Etiketak