14. osagaia. Turismo-sektorearen modernizazio- eta lehiakortasun-plana

Osagai honen helburua da turismo-sektorea Espainian eraldatzea eta modernizatzea, jasangarritasunaren eta digitalizazioaren bidez, lehiakortasuna eta erresilientzia areagotuz, bai eta sektorea dibertsifikatzea eta deskontzentratzea eta urtarokotasuna murriztea ere. Era berean, turista gero eta konektatuagoak erakartzeko digitalizazioa sustatzea du helburu.

  • I1: Turismo-eredua jasangarritasunerantz eraldatzea. 1.923 milioi. 1. azpineurrirako (Espainia 2030 Turismo Jasangarriaren Estrategiaren lanketa) Estatuaren eta gainerako administrazio publikoen arteko koordinazio-espazioak erabiliko dira Estrategia prestatzeko eta autonomia-erkidegoekin eta Tokiko Erakundeekin koordinazioa ziurtatzeko; 2. azpineurrirako (Helmugako Turismo Jasangarritasuneko Planak) eta 3. azpineurrirako (Turismo-sektoreko Gizarte Jasangarritasuneko Planak) MINCOTUR izango da administrazio exekutatzailea; 4. azpineurrirako (Turismo Jasangarritasun Integraleko Sistema), berriz, MINCOTUR izango da, Berrikuntza eta Turismo Teknologiak Kudeatzeko Estatuko Merkataritza Sozietatearekin lankidetzan. 1. azpineurrirako partaidetzazko hausnarketa-prozesu bat egitea aurreikusten da, turismo-ekosistemako eragileen parte-hartzea kontuan hartuta, eta Estrategiarekin lotutako zerbitzuak emateko laguntza teknikoak kontratatu ahal izango dira. 2. azpineurrirako, aurreikusten da urte bakoitzaren bigarren seihilekoan herri-administrazio eskudunei transferentziak egitea Turismo Jasangarritasuneko Lurralde Planak finantzatzeko. 3. azpineurrirako hitzarmenak sinatuko dira gizarte-eragileekin: sektoreko ugazabekin eta sindikatu adierazgarrienekin. 4. azpineurrirako kontratazio publikoa egingo da, eta bertan EINekin eta Autonomia Erkidegoekin eta Toki Erakundeekin koordinazioa egongo da.

  • I2: Turismo-helmuga eta -sektorerako digitalizazio- eta inteligentzia-programa. . 337 milioi. Administrazio exekutatzailea 1. azpineurrirako (Turismo Helmugen Eraldaketa Digitaleko Plana) MINCOTUR izango da. 2. azpineurrirako (Balio turistikoko kateko Enpresen Eraldaketa Digitaleko Plana Adimen Artifizialaren eta beste teknologia gaitzaileen bidez) MINECO izango da, MINCOTURekin koordinatuta. 1. azpineurrirako, merkatuari irekitako lizitazio-prozesuaren bidez egingo da (Helmugako plataforma adimenduna), eta DTI sarea eta Administrazioetarako eta Turismo-sektorerako Turismo Sistema Adimenduna bultzatzeko eta sendotzeko inbertsioak egingo dira. 2. azpineurrirako, lankidetza publiko-pribatuko tresnen bidez egingo da ( “industrial data space” bat garatzeko programa turismoaren sektorerako) eta lankidetza-ingurune publiko-pribatu bat garatzeko inbertsioak “app store” estilora eta “azken milia” deialdien bidez, batez ere ETEentzat, eta elkargo edo elkarteentzat.

  • I3: Penintsulaz kanpoko lurraldeetarako turismo-erresilientziako estrategiak. 220 milioi. Administrazio exekutatzailea autonomia-erkidegoa edo hiri autonomoa izango da, MINCOTUR eta Balearretako Autonomia Erkidegoaren, Kanarietako Autonomia Erkidegoaren edo autonomia-estatutua duten hirien arteko hitzarmenen bidez (Ceuta eta Melilla).

  • I4: Jarduketa bereziak lehiakortasunaren arloan. 920 milioi. 1. azpineurrirako (Turismo-produktuaren garapena eta ekosistema turistikoaren modernizazioa) eta 2. azpineurrirako (Energia-efizientziako eta ekonomia zirkularreko (hondakinak murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea) proiektuak finantzatzea turismo-enpresetan), MINCOTUR izango da administrazio exekutatzailea, autonomia-erkidegoen parte-hartzearekin; 3. azpineurrirako (Turismo-erabilera duten ondare historikoa mantentzeko eta birgaitzeko proiektu jasangarrien finantzaketa) MINCOTURek egingo du laguntzen deialdia, eta bertan parte hartu ahal izango dute turismo-erabilera duten ondare historikoko ondasun higiezinak kudeatzen dituztenek zuzenean edo beren erakunde autonomoen edo kudeatzaileen bidez (hitzarmenen kasuan, beste administrazio publiko batzuen bidez); 4. azpineurria (Turista asko biltzen diren eremuetan merkataritza-jarduera indartzea) MINCOTUR eta Toki Erakundeen ardura izango da. Oro har, MINCOTURek kudeatuko ditu jarduketak, zenbait kasutan autonomia-erkidegoekin lankidetzan, sektorearen lehiakortasuna hobetzeko. Dirulaguntzen deialdi lehiakorrak egongo dira enpresa eta erakundeentzat, bai eta Estatuaren zuzeneko inbertsioa eta lurralde-administrazioekiko hitzarmenak ere.
Aurrekontuak Betearazteko Egutegia (milioi euro)
    Guztira 2021 2022 2023
O14.I1 Turismo-eredua jasangarritasunerantz eraldatzea.        1.923             681             745             497  
O14.I2 Turismo-helmuga eta -sektorerako digitalizazio- eta inteligentzia-programa.           337               40             185             112  
O14.I3 Penintsulaz kanpoko lurraldeetarako turismo-erresilientziako estrategiak.           220               46             110               64  
O14.I4 Jarduketa bereziak lehiakortasunaren arloan.           920             259             452             208  
  Guztira        3.400          1.026          1.492             881  

 

Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean osagaiaren deskripzio ofiziala

Etiketak