Osagai honen helburuen artean daude enpresa-ekintzailetza eta -hazkundea bultzatzea, trantsizio digitala erraztea eta berrikuntza bultzatzea, bai eta merkataritza-sektorea bultzatzea eta haren nazioartekotzea sustatzea ere.
- I1: Ekintzailetza. 367,8 milioi. Administrazio exekutatzaileak MINCOTUR, MINECO, Espainia Nazio Ekintzailerako Goi Komisionatua, ENISA, Industria Antolakuntzaren Eskola (EOI), AEAT eta ICEX España Exportación e Inversiones izango dira hitzarmen, kontratazio eta laguntza-deialdien bidez.
- I2: Hazkundea. 498 milioi. Administrazio exekutatzaileak MINCOTUR, MINECO, ICO, ACENE, CERSA eta EOI izango dira, ETEen inbertsio industrialetarako finantzaketan laguntzeko lerroa, CERSAko Hornidura Teknikoen Funtserako zuzkidura, ETEen (tamaina txikienekoen) eta autonomoen epe luzeko finantzaketa-eragiketak bermatzeko, laguntza bereziko lerroak gehituz eta arriskuaren estaldura handiagoarekin, eta 2022tik aurrera finantzatutako NEXT TECH funts bat sortuz Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoaren kredituen bidez.
- I3: Digitalizazioa eta Berrikuntza . 3.509 milioi. Administrazio exekutatzaileak MINECO eta MINCOTUR izango dira, deialdi hauen bidez: dirulaguntza ez-lehiakorren deialdia (Digital Toolkit Programa); dirulaguntzen norgehiagoka-deialdia (Kanbio-agenteen programa); dirulaguntzen deialdia (Berrikuntzako enpresa-elkarteak); eta dirulaguntzen deialdia.
- I4: Merkataritzarako laguntza . 317,8 milioi. Administrazio exekutatzailea MINCOTUR izango da, Espainiako Merkataritza Ganberarekin, MINECOrekin eta Merkatu Jasangarrietarako toki-erakundeekin lankidetzarekin, merkataritza-enpresen edo merkatari-elkarteen proiektuetarako dirulaguntza emanez (Funts teknologikoa), Konferentzia Sektorialeko Akordioa eta Hitzarmenak, toki-erakundeen proiektuak (Merkataritza jasangarriak) aurkezteko laguntza-deialdi gisa egituratuko direnak, eta lizitazio publiko bidez (Kalitatearen Ikerketa eta Kontrolerako Zentroa).
- I5: Nazioartekotzea . 201,9 milioi. Administrazio exekutatzaileak MINCOTUR, ICEX España Exportación e Inversiones, COFIDES eta CCE izango dira, esportazioari eta kanpo-inbertsioari laguntza emanez, bai eta bideragarritasun-azterketen finantzaketa, merkatuak irekitzeko eta sendotzeko laguntzak, esportazioari laguntzeko zerbitzuen digitalizazioa, ICEXa barne, merkataritza-ganberak indartuz.
Aurrekontuak Betearazteko Egutegia (milioi euro) | |||||
Guztira | 2021 | 2022 | 2023 | ||
O13.I1 | Ekintzailetza | 368 | 106 | 135 | 127 |
O13.I2 | Hazkundea | 498 | 117 | 183 | 198 |
O13.I3 | Digitalizazioa eta berrikuntza | 3.509 | 586 | 1.648 | 1.275 |
O13.I4 | Merkataritzarako laguntza | 318 | 72 | 123 | 123 |
O13.I5 | Nazioartekotzea | 202 | 23 | 78 | 101 |
Guztira | 4.894 | 904 | 2.168 | 1.823 |
Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean osagaiaren deskripzio ofiziala