12. osagaia. Espainiako Industria Politika 2030

Osagai honen helburua da industria-zerbitzuen Espainiako ekosistemaren modernizazioa eta produktibitatea bultzatzea, balio-katea digitalizatuz, produktibitatea sustatuz, lehiakortasuna eta trantsizio ekologikoan eta eraldaketa digitalean funtsezkoak diren sektore estrategikoen energia-efizientzia hobetuz.

  • I1: Datu sektorialen eremuak (produkzio-sektore estrategikoak digitalizatzeko trakzio-proiektuei egindako ekarpena). 400 milioi. Administrazio exekutatzailea MINECO izango da, sektore bakoitzeko Ministerio eskudunekin koordinatuta eta ezarritako digitalizazio sektorialeko estrategiekin bat etorriz. Inbertsio hori O14.I3rekin batera garatuko du administrazio exekutatzaileak berak, beharrezko sinergiak eta efizientziak bermatzeko. Inbertsio horiek ezartzeko lehen fasean (2021), datu-espazioen garapenari aurre egiteko estrategia komun eta sektorial bat garatuko da. Horretarako, sektoreei kontsultak egingo zaizkie, lankidetzako tresna publiko-pribatu sektorialak ezarriko dira, datuen eskema eta arkitektura garatuko da, eta, hala badagokio, azpiegituraren diseinua ere egingo da, besteak beste. Fase honetan bertan, finantzaketa-tresnak ere garatuko dira (oinarri arautzaileak) berrikuntza-proiektuen bidez (pilotuak eta erakusleak) erabilera-kasuetarako, norgehiagoka-deialdiak erabiliz eta, hala badagokio, aldez aurreko interes-adierazpenak erabiliz. Bigarren fasean (2022-2023), norgehiagoka-deialdiak egingo dira, inbertsio honetan identifikatutako sektore bakoitzean erabilera-kasuak, erakusleak eta pilotuak hautatzeko.

  • I2: Lehiakortasuna eta Industria Jasangarritasuna Sustatzeko Programa. 2.531,5 milioi. Administrazio exekutatzailea MINCOTUR izango da, autonomia-erkidegoen laguntzarekin. 1,2 eta 3. ildoetako inbertsioa mailegu- eta dirulaguntza-modu mistoko laguntzen bidez egingo da, eta Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana egikaritzeko aurreikusitako lankidetza publiko-pribatuko bestelako tresnak erabiliz (baita 1. ildoan ere helburu zehatzak betetzeko beste finantza-tresna batzuk ere, hala nola bermeak eta abalak, funtsak sortzea edo bestelako inbertsio-tresnak, hala nola enpresen kapitaleko zuzeneko partaidetzak edo proiektuak exekutatzeko aldi baterako enpresa-elkarteak). 4. ildoa, lizitazio bidez eta kontratuen exekuzioaren bidez. 5. ildoa Autonomia Erkidegoekin koordinatuko da, Industriaren eta ETEaren Konferentzia Sektorialaren barruan, lehendik dauden datuak eta azpiegiturak, jabetza eta zerbitzuak hartuz. Gero, mapa oso bat egingo da nazio-mailan, eta, horretarako, kontratazio publiko bat egingo da, industria-eremu interaktiboen mapa bat egin ahal izateko, administrazio publiko guztien eskura jartzeko. Industrialdeetako inbertsioen kasuan, autonomia-erkidegoek kudeatuko dituzte. 5. ildo horretan bertan, osagai honetan aurreikusitako inbertsioen zati bat FEDERek ere finantzatu ahal izango luke.

  • I3: Hondakinen araudia ezartzeko eta ekonomia zirkularra sustatzeko laguntza-plana. 850 milioi. Administrazio exekutatzailea neurrien araberakoa izango da: 1-4 neurriak: Autonomia-erkidegoek/Tokiko Erakundeek exekutatuko dituzte, aldez aurretik Konferentzia Sektorialean lurraldearen arabera sailkatuta; 5. neurria: MITECOk; Autonomia-erkidegoek/Tokiko Erakundeek exekutatuko dituzte, aldez aurretik Konferentzia Sektorialean lurraldearen arabera sailkatuta. 6. neurria: Autonomia-erkidegoek/Tokiko Erakundeek exekutatuko dituzte, aldez aurretik Konferentzia Sektorialean lurraldearen arabera sailkatuz, eta Estatuko Administrazio Orokorrak
Aurrekontuak Betearazteko Egutegia (milioi euro)
    Guztira 2021 2022 2023
O12.I1 Datu sektorialen eremuak (produkzio-sektore estrategikoak digitalizatzeko trakzio-proiektuei egindako ekarpena) 400     100   300  
O12.I2 Lehiakortasuna eta Industria Jasangarritasuna Sustatzeko Programa 2.532   341   1.327   863  
O12.I3 Hondakinen araudia ezartzeko eta ekonomia zirkularra sustatzeko laguntza-plana 850   500   300   50  
  Guztira 3.782   841   1.727   1.213  

 

Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean osagaiaren deskripzio ofiziala

Etiketak