Osagai horren helburua da Administrazio Publikoaren modernizazioari eta haren prozesuei heltzea, Administrazioaren eta haren prozesuen digitalizazioaren bidez, zerbitzu publikoen irisgarritasuna hobetzeko eta izapide administratiboen epeak eta kostuak murrizteko. Era berean, honako helburu hauek ditu: instalazioak eta ekipamendua energia-efizientziaren printzipioekin berritzea; prozesuak eta prozedurak hobetzea eta langileak gaitzea; eta politika publikoen ebaluazio-esparrua eta gardentasuna hobetzea.
- I1: Estatuko Administrazio Orokorraren modernizazioa. 960 milioi. Administrazio exekutatzailea MINECO da, lizitazio publikoen bidez.
- I2: Estatuko Administrazio Orokorraren digitalizaziorako trakzio-proiektuak. 1.205 milioi. Administrazio exekutatzaileak Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioa, Justizia Ministerioa, Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioa, Gizarteratzeko, Gizarte Segurantzako eta Migrazioetako Ministerioa, Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzarako Ministerioa, Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioa, Defentsa Ministerioa, Barne Arazoetako Ministerioa eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa izango dira, eta lizitazio publikoen bidez egingo da.
- I3: Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko Ministerioaren eta autonomia-erkidegoetako administrazioen eta Tokiko Erakundeen eraldaketa digitala eta modernizazioa. 1.000 milioi. Administrazio exekutatzailea MPTFP izango da, funtsen hartzaile diren administrazioek antolatzen dituzten lizitazio publikoen eta kudeaketa-enkarguen bidez. Funtsak administrazio publikoen modernizazioan eta eraldaketa digitalean aurrera egitera bideratuta egongo dira. Horrela, 30 milioi Estatuko Administrazio Orokorrera bideratuko dira, 578,6 milioi autonomia-erkidegoetara eta 391,4 milioi Toki Erakundeetara.
- I4: Estatuko Administrazio Orokorreko Energia Trantsizioaren Plana. 1.070,7 milioi. Administrazio exekutatzailea MITECO izango da, inbertsio honen xede diren jarduketen kontratazio publikoaren bidez.
- I5: Administrazioa eraldatzea PRR exekutatu ahal izateko. 79,8 milioi. Administrazio exekutatzailea Ogasun Ministerioa izango da, alde batetik, kontratazio publikoaren bitartez, eta bestetik, aldi baterako langile-egitura berriak sortuz, Planaren iraupenari lotuta.
Aurrekontuak Betearazteko Egutegia (milioi eurotan) | ||||||
Guztira | 2021 | 2022 | 2023 | 2024-2026 | ||
O11.I1 | Estatuko Administrazio Orokorraren modernizazioa | 960 | 336 | 388 | 236 | |
O11.I2 | Estatuko Administrazio Orokorraren digitalizaziorako trakzio-proiektuak | 1.205 | 250 | 531 | 424 | |
O11.I3 | Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko Ministerioaren eta autonomia-erkidegoetako administrazioen eta Tokiko Erakundeen eraldaketa digitala eta modernizazioa/td> | 1.000 | 240 | 382 | 379 | |
O11.I4 | Estatuko Administrazio Orokorreko energia-trantsizioaren plana | 1.071 | 1.071 | |||
O11.I5 | Administrazioa Eraldatzea PRR exekutatu ahal izateko | 80 | 13 | 14 | 14 | 40 |
Guztira | 4.316 | 1.910 | 1.314 | 1.052 | 40 |
Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean osagaiaren deskripzio ofiziala