Zenbat baliabide dagozkio Espainiari?

Espainiari MRRtik 140 mila milioi baino gehixeago dagozkio, eta horietatik 69,5 mila milioi dirulaguntzak izango dira. MRR bidezko finantzaketa REACT-EUren 12.400 milioiek osatuko dute, batez ere osasunaren eta hezkuntzaren eremuan inbertitzeko, eta mila milioi gehigarri inguru izango ditu landa-garapeneko politiketarako eta Bidezko Trantsizio Funtserako hautagarri diren lurraldeetarako.

NGEUko baliabideak banatzeko, estatu kideen per capita errenta-maila eta krisiaren inpaktua hartu dira aintzat. Zehazki, MRRaren dirulaguntzen tartea bereziki erakargarria da herrialdeentzat, itzulezina delako, eta bi tarteren arabera kalkulatu da: 2021/22 eta 2023. Herrialde bakoitzeko biztanleriaren pisuaz eta BPGd mailaz gain, lehen tarterako 2015-2019 aldiko langabezia-maila hartu da kontuan; bigarren zatian, berriz, 2023an jaso beharreko zenbatekoak zehazten dituenerako, pandemiak metatutako BPGd-aren jaitsieraren inpaktua hartu da kontuan.

NGEUren gainerako tresnetarako, funtsetarako sarbidea ez dago aldagai jakin batzuen arabera aurrez ezarritako banaketa baten mende, baizik eta Europako deialdietan proiektu hautagarriak aurkeztearen mende (Europa Horizontearen edo InvestUEren kasuan, esate baterako).

Etiketak