Zer dira Next Generation EU funtsak (NGEU)?

Europako Batzordeak, 2021/27ko Urte Anitzeko Aurrekontuaren osagarri gisa (1,074 mila milioi eurokoa), Next Generation EU (NGEU) izena duen aldi baterako eta salbuespenezko aurrekontu bat sortu du. Tresna berri hori diseinatu da, estatu kide guztiekin batera, ekonomia berreskuratzea eta eraldatzea bultzatzeko, deskarbonizaziorako eta digitalizaziorako egokitzea bizkortuz.  

Helburu horiekin, NGEUk 750 mila milioi euro arte mobilizatuko ditu 2021-2026 aldirako, eta herrialde kideak finantzatuko ditu maileguen eta dirulaguntzen lerroen bidez (360 eta 390 mila miloi euro, hurrenez hurren). Urte anitzeko Erkidegoko aurrekontuan ez bezala (herrialdeek errentaren arabera egindako ekarpenarekin finantzatzen baita), NGEU programa Europar Batzordeak Batasunaren izenean epe ertainerako eta luzerako zor-jaulkipen bidez lortutako baliabideekin estaliko da. Mugarria da zerga-integrazioan; izan ere, lehen aldia da erkidegoko aurrekontua egonkortze-helburuekin eta finantzaketa-mekanismo jakin batekin erabiltzen dela, zeinak zor solidario eta bateratuarekin dakarren uneko defizita. Estatu kideen artean baliabideak banatzean, per capita errenta txikiagoa duten eta pandemiaren ondorio ekonomikoak sakonago bizi izan dituzten herrialdeak lehenetsi dira.

NGEU egiturazko erreformak inbertsio publiko eta pribatuarekin uztartzen dituen programa bat da, Europako ekonomiari krisi ekonomiko eta sanitarioa gainditzen laguntzeko. Izan ere, funts horien filosofiaren azpian dago Europar Batasunaren erresilientzia eta gaitasun teknologikoa indartzea, azken krisi honen ikasketa gisa, eta inbertsio handiekin adimen artifizialean, hodeiko konputazioan, 5Gan edo zibersegurtasunean.

Etiketak