Osagai honen helburuen artean daude garraiobidearen banaketa modala modu jasangarriagoetara berrorekatzea, bidaiarien eta salgaien trafikoa errepidetik trenbidera desbideratuz; garraioaren sektoreak isuri kutsatzaileetan duen pisu handia murriztea; Frantzia eta Portugalekiko mugaz gaindiko konexioak eta portu eta zentro logistikoekiko loturak hobetzea; Europako korridoreak Espainian osatzea, Europar Batasuneko araudiaren arabera; eta garraio-sektoreari helaraztea Europako garapenaren aurrerapen digitalak eta teknologikoak.
- 1: Garraio-sare nazionala: Europako korridoreak. 2.987,6 milioi. Administrazio exekutatzailea Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda izango da, ADIFek Europa barneko garraio-sarea osatzen duten trenbide-igarobideetan kudeatutako zuzeneko inbertsioaren bidez, batez ere korridore atlantiko eta mediterraneoa izenekoetan.
- 2: Europa barneko Garraio Sarea. Beste jarduketa batzuk. 1.905 milioi. Inbertsio-lerro honetan sartutako jarduera guztiak Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoaren funtsekin finantzatuko dira, eta lehia-prozedura ireki, garden eta ez-diskriminatzaileen bidez egingo dira.
- 3: Intermodalitatea eta logistika. 974,4 milioi. Aktiboaren titularrak egingo ditu jarduketak, dela trenbidea, dela portu-instalazioa, dela terminal bat. Hitzarmen baten arabera garatzen den kasuetan, exekuzioa hitzarmen horretan aurreikusitakoaren arabera egingo da.
- 4: Garraio jasangarri eta digitalerako laguntza-programa. 800 milioi. Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioari dagokio laguntza-programa egitea eta betearaztea, eskualdeko edo tokiko enpresetan digitalizatzeko jarduketak izan ezik, horiek autonomia-erkidegoek garatuko baitituzte. Norgehiagokako laguntzak –% 15 eta 30 arteko kofinantzaketa-ehunekoekin– garraio-sektorea digitalizatzeko eta modernizatzeko eta baliabide jasangarrienei laguntzeko, bereziki trenbideari. Kanpoko kostuak aurrezteari eta autonomia-erkidegoetara egindako zuzeneko transferentziei lotutako pizgarriak.
Aurrekontuak Betearazteko Egutegia (milioi euro) | |||||||
Guztira | 2020 | 2021 | 2022 | 2023 | 2024-2026 | ||
O6.I1 | Garraio-sare nazionala: Europako korridoreak | 2.988 | 15 | 136 | 817 | 917 | 1.104 |
O6.I2 | Europa barneko garraio-sarea. Beste jarduketa batzuk | 1.905 | 3 | 83 | 582 | 658 | 579 |
O6.I3 | Intermodalitatea eta logistika | 974 | 4 | 34 | 223 | 332 | 382 |
O6.I4 | Garraio jasangarri eta digitalerako laguntza-programa | 800 | 186 | 260 | 215 | 140 | |
Guztira | 6.667 | 22 | 438 | 1.882 | 2.121 | 2.205 |
Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean osagaiaren deskripzio ofiziala