5. osagaia. Itsasertzaren eta baliabide hidrikoen zaintza

Osagai honen helburuak hauek dira: baliabide hidrikoen kudeaketa hobetzea, kostaldea klima-aldaketaren efektuetara moldatzeko politika ezartzea eta itsas estrategien eta itsas espazioa antolatzeko planen ezarpena finkatzea.

  • 1: Azpiegituren arazketa, saneamendu, efizientzia, aurrezpen, berrerabilpen eta segurtasuneko jarduerak gauzatzea (DSEAR). 642 milioi. Administrazio exekutatzailea Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa izango da: 300 milioi hondakin-uren arazketa-estazioak eraikitzeko edo berritzeko eta beren energia-efizientzia hobetzeko; autonomia-erkidegoek kudeatutako funtsak udalerri ertain eta txikietako jarduketetarako, 150 milioi barne hartuz 5.000 biztanletik beherako herriguneetako saneamendurako eta arazketarako; 100 milioi ur-banaketaren ondoriozko galerak murrizteko eta 25 milioi hondakin-urak berrerabiltzeko; eta 67 milioi presen eta urtegien segurtasuna hobetzeko, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak eta konfederazio hidrografikoek egindako zuzeneko inbertsioen bidez, bai eta eskumen hidrologikoak dituzten beste administrazio publiko batzuei emandako dirulaguntzen bidez.br />
  • 2: Ibaietako ekosistemen jarraipena eta leheneratzea, akuiferoak berreskuratzea eta uholde-arriskua arintzea. 800 milioi. Administrazio exekutatzailea Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa izango da. Zuzenean kudeatuko dituzte, edo arroko erakundeek, 200 milioi ibaiak leheneratzeko eta 75 milioi uholde-arriskuaren aurka babesteko; toki-erakundeei 25 eta 150 milioi euroko dirulaguntzak emango zaizkie, hurrenez hurren; eta 350 milioi lurpeko uren erauzketa murrizteko.

  • 3: Trantsizio digitala uraren sektorean (Ingurumenaren Enforcement Digital). 380 milioi. Administrazio exekutatzaileak izango dira Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa, Konfederazio hidrografikoak, Taibillako Kanalen Mankomunitatea eta Estatuko Meteorologia Agentzia, honako jarduera hauen bidez: baliabide hidrikoen ezagutza hobetzea (225 milioi); arro hidrografikoetako eta itsasertzeko prezipitazioen jarraipena egitea (55 milioi); eta meteorologiaren behaketa eta zaintza hobetzea eta klima-arriskuen prebentzioa (100 milioi).

  • 4: Kostaldea klima-aldaketara moldatzea eta Itsas Estrategiak eta itsas espazioa antolatzeko planak ezartzea. 269 milioi. Administrazio exekutatzailea Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa izango da, kostaldea klima-aldaketara moldatzeko jarduketen bidez (220 milioi) eta Itsas Estrategiak eta itsas espazioa antolatzeko planak ezartzeko inbertsio-plan baten bidez (49 milioi).
Aurrekontuak Betearazteko Egutegia (milioi euro)
    Guztira 2021 2022 2023
O5.I1 Azpiegituren arazketa, saneamendu, efizientzia, aurrezpen, berrerabilpen eta segurtasuneko jarduerak gauzatzea (DSEAR) 642 200 255 187
O5.I2 Ibai-ekosistemen jarraipena eta leheneratzea, akuiferoak berreskuratzea eta uholde-arriskua arintzea 800 77 345 378
O5.I3 Trantsizio digitala ur-sektorean (Ingurumenaren Enforcement Digital) 380 2 164 214
O5.I4 Kostaldea klima-aldaketara moldatzea eta Itsas Estrategiak eta itsas espazioa antolatzeko planak inplementatzea 269 35 95 139
  Guztira 2.091 314 859 918

 

Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean osagaiaren deskripzio ofiziala

Etiketak