2. osagaia. Hiri-birgaitzea eta berroneratzea

Osagai honen helburua bikoitza da: alde batetik, birgaitze-sektore bat aktibatzea Espainian, eraikuntza-parkearen kalitatea eta erosotasuna deskarbonizatzeko eta hobetzeko; bestetik, alokairuko etxebizitza-parke baten eraikuntza sustatzea. Gaur egun ez da nahikoa, eta premiazkoa da biztanle ahulenek duten etxebizitza duin eta eskuragarria izateko beharrei erantzuteko, gizartea erresilienteagoa izan dadin eta susperraldi bidezkoago eta inklusiboago bat bermatzeko.

  • I1: Bizitegietako susperraldi ekonomiko eta sozialerako birgaitze-programa. 3.420 milioi. Administrazio exekutatzailea Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioa izango da, autonomia-erkidegoei transferentziak eginez Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioarekin lankidetzan (Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutua, IDAE). Partikularrentzako edo jabeen erkidegoentzako dirulaguntzak, eraikinak energia-efizientzia % 30ean hobetzeko birgaitzeko; autonomia-erkidegoek oinarri komunak dituzten deialdiak (oinarri-dekretua 2021eko bigarren erdialdean onestea eta autonomia-erkidegoetako deialdiak 2021eko azken hiruhilekoan irten ahal izatea espero da); toki-korporazioentzako hiri-hobekuntzetarako dirulaguntzak; pizgarri fiskalak: PFEZeko kenkariak etxebizitzaren energia-efizientzia hobetzeko; birgaitze-bulegoak sortzea leihatila bakar gisa laguntzak eskuratzea eta kudeatzea errazteko, 56 milioi euroko aurrekontuarekin; lankidetza publiko-pribaturako formulak, laguntzak estaltzen ez dituen inbertsioaren zatia finantzatzeko bankuekin nahiz beste enpresa batzuekin egindako akordioak barne.

  • I2: Energia aldetik efizienteak diren eraikinetan alokairu sozialeko etxebizitzak eraikitzeko programa. 1.000 milioi. Administrazio exekutatzailea Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioa izango da, eta autonomia-erkidegoei edo Toki Erakundeei transferentziak egin ahal izango zaizkio. Lurzoru publikoa jarriko da, eta alokairu sozialera bideratutako etxebizitza energetikoki efizienteen eraikuntza sustatzeko dirulaguntzak eskainiko dira, sektore pribatuarekin lankidetzan aritzeko formulen bidez, ziurrenik. Programaren oinarri-dekretua 2021eko bigarren erdialdean onestea espero da.

  • I3: Eraikinen energia-birgaitzerako programa (PREE). 300 milioi. Administrazio exekutatzailea Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa izango da. Kudeaketa-deialdi deszentralizatua denez, autonomia-erkidegoek hainbat laguntza-deialdi eta horien kudeaketa egingo dituzte. Lerroen koordinazioa eta jarraipena IDAEk egingo du. Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen deialdia, Estatuaren eta autonomia-erkidegoaren mailako oinarri komunekin. Programa exekutatzen ari da dagoeneko; oinarri-dekretua 2020ko abuztuan argitaratu zen, eta autonomia-erkidegoek deialdiak argitaratu dituzte.

  • I4: Berroneratze eta erronka demografikoaren Programa. 1.000 milioi. Administrazio exekutatzailea MITECO izango da, eta kudeaketa deszentralizaturako deialdien kasuan, autonomia-erkidegoek laguntza-deialdi desberdinak eta horien kudeaketa egingo dituzte. Zuzeneko laguntzen/dirulaguntzen bidez martxan jarriko diren laguntza-programak, hiru deialdi-multzo handiren bidez. Deialdien oinarriak 2021 3. hiruhilekoan argitaratuko direla aurreikusten da.

  • I5: Eraikin publikoak birgaitzea bultzatzeko programa (PIREP). 1.080 milioi. Administrazio exekutatzailea MITMA izango da, MITECOrekin koordinatuta, autonomia-erkidegoen eta Toki Erakundeen lankidetza/partaidetza posiblearekin, bai eta eragindako beste ministerio-sail batzuen lankidetzarekin ere. Autonomia Erkidegoei (480 milioi) eta TKei (600 milioi) egindako transferentzia bidez finantzatuko dira. TKen kasuan, norgehiagoka-deialdiak izango dira.

  • I6: Espainiako Hiri Agendaren tokiko ekintza-planen proiektu pilotuak egiteko laguntza-programa. 20 milioi. Administrazio exekutatzailea MITMA izango da, eta berak ezarriko ditu laguntza-programa arautzen duten oinarriak, koordinazioa, nazio-mailako jarraipena eta toki-erakundeentzako laguntzen zuzeneko esleipena. 2021ean zehar laguntzen deialdia egingo da, urtea amaitu baino lehen laguntzak emateko behar besteko epean argitaratzeko.
Aurrekontuak Betearazteko Egutegia (milioi euro)
    Guztira 2020 2021 2022 2023
O2.I1 Bizitegietako susperraldi ekonomiko eta sozialerako birgaitze-programa.        3.420            1.151          1.389             880  
O2.I2 Energia aldetik efizienteak diren eraikinetan alokairu sozialeko etxebizitzak eraikitzeko programa        1.000                 500             500  
O2.I3 Eraikinen energia-birgaitzerako programa (PREE)           300   300        
O2.I4 Berroneratze eta erronka demografikoaren Programa        1.000               350             350             300  
O2.I5 Eraikin publikoak birgaitzea bultzatzeko programa (PIREP)        1.080               480             300             300  
O2.I6 Espainiako Hiri Agendaren tokiko ekintza-planen proiektu pilotuak egiteko laguntza-programa             20                 20      
  Guztira        6.820       300   2.001   2.539   1.980  

 

Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean osagaiaren deskripzio ofiziala

Etiketak